Lan-poltsak eta udako lanak

IXA taldean lanpoltsetarako eta Gradu Amaierako Lanetarako kolaboratzaileen bila gabiltza. UPV/EHUko graduko eta graduondoko informatikariei eta hizkuntzalariei egiten diegu eskaintza.


Noiz: maiatzetik aurrera
Egitekoak: Hizkuntzalaritza konputazionalaren eta Hizkuntza-teknologien arloko lanak. Horietako asko bete-betean egokitzen dira Adimen Artifizialaren barruan: itzulpen automatiko neuronala, testu multimodalen prozesamendua, elkarrizketa-sistemak (Amazon Alexa eta Google Assistant bezalakoak), ikasketa sakoneko (deep learning) teknikak, big data, eta abar


Jarduerak: lankidetzak eta lan-poltsak 150 edo 300 ordukoak izan daitezke (6 eta 12 ECTS). Finantzazio-aukerak aztertuko dira (denera 937,5€ eta 1875€ + Gizarte Segurantza).

Jarduera gidatzeko tutore akademiko bat esleituko da.


Curriculumak eta espedienteak ixa.administratzailea@ehu.eus helbidera bidali maiatzaren 12a baino lehen.

Edozein kasutan, gurekin kolaboratu nahi baduzu edo argibide gehiago behar baduzu idatz ezazu mezu bat ixa.administratzailea@ehu.eus helbidera