Informazioaren Erauzketa eta Berreskurapena

VIGICOVID: Vigilancia automatizada de cuestiones clave sobre la COVID-19 en publicaciones científicas

COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun-larrialdia dela eta, ikertzaile asko beraien esfortzua gaixotasunaren (arrisku-faktoreak, diagnostikoa, transmisioa, inkubazioa, sintomatologia, serologia, eritasunak, tratamendua, txertoa, etab.) eta birusen (genetika, jatorria, bilakaera eta, oro har, eragiten duen gaixotasunaren tratamendua bizkortzen duen edozein faktore) azterketara bideratzen ari dira. Larrialdi-egoera honetan argitaratzen diren artikulu zientifikoen bolumenak eta abiadurak informazio-gainkarga eragiten diete osasun-adituei.

DeepText

DeepText proiektuan Euskal Herrian dagoen hizkuntzaren teknologiari lotutako industria sustatu nahi da, eta, horretarako, adimen artifizialeko azken teknikak erabiltzen dituzten hizkuntza eredu neuronalak jorratuko dira bertan. Zehazki, proiektuak euskara zein gaztelerarako hizkuntza ereduak sortuko ditu, hizkuntzaren prozesamendurako oinarrizko baliabideak izango direnak.

Tools for the analysis of parliamentary discourses: polarization, subjectivity and affectivity in the post-truth era

Proiektu honen helburua hizkuntza-teknologiako sistema bat garatzea da. Beste era batean esanda, politikariek euren diskurtsoak ematen dituzten erakunde publikoekin zerikusia duten erregistro publikoak prozesatzea, aztertzea eta interpretatzea. Tresna eraginkor bat garatuko da gure parlamentuen adierazten diren diskurtsoak hobeto ulertzeko, egungo polarizazioa, subjektibotasuna eta afektibitatea aztertu ondoren.

Pages

Subscribe to RSS - Informazioaren Erauzketa eta Berreskurapena