DeepText proiektuan Euskal Herrian dagoen hizkuntzaren teknologiari lotutako industria sustatu nahi da, eta, horretarako, adimen artifizialeko azken teknikak erabiltzen dituzten hizkuntza eredu neuronalak jorratuko dira bertan. Zehazki, proiektuak euskara zein gaztelerarako hizkuntza ereduak sortuko ditu, hizkuntzaren prozesamendurako oinarrizko baliabideak izango direnak.