IXA taldea ikasleekin lankidetzan
Informatikako gradu edo master bateko ikasle bazara eta interesa baduzu hizkuntzaren prozesamenduan, big datan, deep learning-ean edo aplikazioen garapenean (zerbitzariak, clusterrak, GPUak,... ) hurbildu guregana eta zure intereseko lan ildoekin lotutako lana izango duzu, bai ikerketan aritzeko baita hizkuntzaren prozesamenduko enpresekin lankidetzan aritzeko ere...
Zer eskaintzen dugu:
Gradu zein masterreko praktikak urte osoan zehar (Graduko 3. ikasmailatik aurrera), eta udako lanak maiatzean hasita (Graduko 2. mailatik aurrera) eskaintzen ditugu. Lan horiek gradu-amaierako proiektua bideratzeko aproposak izaten dira, nahi izanez gero.
Izena eman maiatzaren 15a baino lehen.
Bestelakoak
Graduan:
- Gradurako Lankidetza bekak (Eusko Jaurlaritza, Ministeritza...)
- Gradu-Amaierako Proiektuak (ikusi zerrenda)
- Graduko "Hizkuntzaren Prozesamundua" (HP) hautazko irakasgaia.
Master mailan:
- Masterretako ikasleentzako lan-poltsek aukera ematen dute master-tesia eta doktorego-lanak bideratzeko.
- Masterrak egiteko beste laguntza batzuk: laguntzak EHU/UPV, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua
- Doktorego-tesia egiteko bekak 60 tesi baina gehiago egin dira Ixa Taldean
Honelako ikasleak bilatzen ditugu:
- Iniziatiba eta ikertzeko interesa dutenak
- Programazio-teknika eta metodo matematiko aurreratuetan interesa dutenak
Informazioa: ixa.eus
Kontaktua: ixa.administratzailea@ehu.eus