EU / EN / CA / ES

Proyecto

Objetivos

Participantes

Publicaciones

Actividades

Recursos

Demos

Proyectos relacionados

 

Intranet





Contact:
Enego Agirre









Helburuak


Proiektu honen helburua egungo interfazeei esanahia, ezagutza eta arrazonatzeko gaitasuna gehitzea da. KNOWk egungo aplikazio informatiko eleaniztunei hizkuntza ulertzeko eta arrazonatzeko gaitasun berriak erantsiko dizkie. Hizkuntzaren ulermenerako aurrerapausoa izanik, KNOWk egungo baliabide eleanitzen sakontasuna eta edukiera handituko ditu, eta baliabide horiek erabiltzen dituzten inferentzia eta arrazonamenduaren bidez kontzeptuetan oinarritzen den Hizkuntzaren Prozesamendurako teknologiak zabalduko ditu.

Gaur egun hitzetan oinarritzen diren Hizkuntzaren Prozesamendurako teknologiak hobetzeko asmoz, KNOW analizatzaile sintaktikoak eta interpretatzaile semantikoak (adiera desanbiguazio sistemak eta rol semantikoen etiketatzaileak) garatuko ditu proiektuan landuko diren hizkuntzetarako (Euskara, Katalana, Ingelera eta Gaztelera).

Are gehiago, KNOWk egitura kontzeptual komuna eskainiko du, dokumentuetako edukien ezagumenduaren kudeaketa erraztuaz. Kontzeptuen biltegi komun hori proiektuko hizkuntzen artean partekatuko da, benetako ezagutza base eleanitza eskainiz. Gure helburua ezagutza base horretan dagoen ezagutza inplizitu eta esplizituari buruz arrazonatzeko gai diren inferentzia eta dedukzio metodo aurreratuak garatzea ere bada.

Esanahiarekin lan egiteko gai diren egungo aplikazioak domeinu murritzetan lan egiten dute. KNOWk domeinu zabaleko kontzeptuetan oinarritzen diren hizkuntzaren ulermenerako aplikazio belaunaldi berrietarako bidea irekiko du. KNOWk teknologia hauen bideragarritasuna erakutsiko du, bi aplikazio garatuaz: hizkuntzen arteko informazio bilatzailea eta galdera-erantzun sistema. Aplikazioak proiektuko hizkuntza guztietarako, hiru datu base eleanitz eta multimedietara aplikatuko dira, hala nola, EFE, ArgazkiPress eta Zientzia eta Teknika.


Send mail to the webmaster to comment on these pages                                                      manage