Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak

Ingurune digitalean bizi arren, eskolan ikaskuntza-mota edota metodologia berriak nahieran erabiltzeko arazo teknologikoak izan ditzakegu, teknologiaren eraldaketa azkarra edota egokitu gabekoa bada. Hala ere, irakasleok ere era askotako baliabide teknologikoak sortzen edo erabiltzen ditugu. Baliabideen sorkuntza ere, konplikatu egin da; izan ere, ariketak, datuak edo testuak multimodalak dira egun eta horiek lortzen dute ikasleen arreta edota inplikazioa. Horrez gain, baliabide horiek modu errazean parteka daitezke, bestelako baliabide fisikoak/analogikoak ez bezala. Gainera, baliabide digital horiek gordetzeko, aztertzeko edo prozesatzeko tresnak garatu dira ikerketa arloan eta horrek ekar lezake datu multimodaletan eta testuinguru aberatseko eta hurbileko ebidentzietan oinarrituriko ikaskuntza-mota anitzak eta ebaluazioa. Hitzaldi honetan euskara ikasteko, irakasteko eta ikertzeko prozesuetan teknologiak testuinguru berri eta aberats horretan zer-nolako ekarpenak egin ditzakeen aztertu nahi dugu. Horretarako, ikaskuntza-motak kontuan hartuta, ikasleek nahiz irakasleek dituzten erronkak eta aukerak deskribatzen saiatuko gara, horiei erantzuteko hainbat aplikazioren azalpen eta adibide emanez. Horrez gain, erronka horietan ditugun gabeziei erantzuteko norberak, komunitateak eta hizkuntzaren garapenerako azpiegiturek duten garrantzia nabarmenduko dugu.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Abel Camacho, Mikel Iruskieta
Fitxategi publikoak: 
Urtea: 
2018
Artikuluaren erreferentzia: 
Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa. BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=A5fyLb3nYEY&t=0s&list=PLu1XiDfqOVIycUaAn...

Argitalpen mota:

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):