Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpena
Lan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistema
bat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu. EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteak
eta hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote diren
erabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira.
CoNLL metrikan % 41,20 puntuko F1 balioa lortu da eta lortutako emaitza baxuak corpusaren tamaina txikiagatik
direla ondorioztatu da.
Authors (IXA members):
Authors:
Gorka Urbizu, Ander Soraluze, Olatz Arregi
Public documents:
Year:
2019
Publication place:
III. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. pp. 141-147, Baiona. ISBN 978-84-8438-686-5
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak):
978-84-8438-686-5