Inguma eta Wikidata uztartuz, euskarazko zientziaren ezagutza-graforantz

Inguma euskarazko ekoizpen zientifikoaren metadatuen bilduma 2000an sortu zen. Hogei urte beranduago, beste urrats bat eman nahi da datu-base horrekin, Inguma datuak Wikidata ezagutza-grafo libreari hurbiltzea, alegia. Datu Lotu Irekiak (LOD, Linked Open Data) paradigman oinarritzen da Wikidata. Datuen eraldaketa gauzatzeko gure esperimentuak, LOD ereduaren abantailak, eta aurrean ditugun beste egitasmo batzuk aurkezten dira artikulu honetan. Euskarazko ekoizpen zientifikoa mundu mailako ekoizpenaren testuinguruan erakutsi eta aztertzeko bidea zabaldu nahi da ekimen honen bitartez.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
David Lindemann, Aitzol Astigarraga, Marije Bidaguren, Emilio Delgado, Galder Gonzalez, Kepa Sarasola
Urtea: 
2023
Artikuluaren erreferentzia: 
Lindemann, D. (arg.). Miren Azkarateri esker onez, 15-30. UPV/EHU Argitalpen zerbitzua. Bilbo.
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak): 
978-84-1319-537-7

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):