IGARRITZ: euskarazko testu iragarpenerako web ingurune egokitua
Motrizitate mugatua duten ikasleek, garun paralisi batek sorturiko muga dutenek adibidez, tresna
egokituak izaten dituzte testuak idazteko; esaterako, begiradaren jarraipeneko hardware bat, zeinarekin ordenagailuan
letrak aukeratu eta sistemak iragartzen dituen hitzak aukeratu daitezkeen. Sistema hauek euskaraz idazteko baliabideak
izaten dituzte, edo euskarazko hitz zerrendak sartuta iragarpenak aukeratzeko abagunea ematen dute. Edozein testu
iragarpenen xedea da testua idazteko esfortzua murriztea, baita testu luzeagoak azkarrago idatzi ahal izatea ere.
Irisarekin idaztea hamar atzamarrekin idaztea baino geldoagoa eta nekezagoa da; horrez gain, testu iragarpenererako
tresnak euskaraz beste hizkuntzetan baino okerrago ibiltzen dira, eta sarritan nekez laguntzen dute. Lan honen helburua
da euskarazko testu iragarpenerako web ingurune egokitu bat egitea, adimen artifizialeko teknikak erabiliz.
Horretarako, euskarazko hizkuntza-ereduetan oinarrituriko web interfazea sortu dugu, IGARRITZ izenekoa. Sortutako
testu iragarleak Transformer arkitektura erabiltzen du eta HiTZ/roberta-eus-euscrawl-base-cased hizkuntza-eredua
berrentrenatu da hezkuntzarako corpusarekin (ikasleen testuak, Gizapedia entziklopedia eta hezkuntzari buruzko
testuak: Wikipediakoak eta Berriakoak). Bukatzeko, tresna ebaluatu eta egun eskura dagoen beste sistema batekin
konparatu dugu, garun paralisia duen Bigarren Hezkuntzako ikasle batek ekoitzitako testuekin. Emaitzen arabera,
IGARRITZek euskarazko testu iragarpena hobetu egiten du eta begiradarekin idazten duen pertsonak berak askoz
errazago eta gehiago idazten duela adierazi du. Horrez gain, ebaluazio automatikoa egin dugu, eta hor ere emaitzak
hobetzea lortu dugu.
Egileak (ixakideak):
Egileak:
Mikel Iruskieta, Iker de la Iglesia, Unai Atutxa, Lierni Ortiz
Fitxategi publikoak:
Urtea:
2024
Artikuluaren erreferentzia:
Ekaia
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak):
0214-9001
Argitalpen mota:
Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):
URLa (ahal dela DOI):