06. Euskaraz egiten diren erroreen datu-baseko (ERREUS) datuen inportazio eta esportazio automatikoa

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
IXA taldean euskaraz egiten diren erroreen sailkapen bat egina dago. Sailkapen horretan oinarrituta, errore horiek gordeko dituen datu-base bat eraiki berri dugu MySQL datu-base kudeaketa sistema erabiliaz. Datu-base hori datuekin hornitu beharra dago eta hori automatikoki egin nahi dugu (eskuz datuak sartzea baina samurragoa da). Erroredun testu batzuk baditugu, eta horietan erroreak eta beraien zuzenketak nola markatuko ditugun ere badakigu. Testuen markaketarako estandarra bihurtzen ari den XML erabiliko dugu. Proiektu honen helburua, XML dokumentuak jaso, beraietatik behar dugun informazioa erauzi eta informazio horrekin datu-basea osatzea da (datu-inportazioa). Era berean, errore bakoitzari buruzko adibide sortak testuetan bildu nahi ditugunez, datu-baseko informazioa testuetara irauli nahi dugu (datu-esportazioa). Prozesu honetan, esportatu beharrekoa erabiltzaileak aukeratu ahal izango du.
Irakaslea: 
Maite Oronoz
Ikaslea: 
Nagore Rebollo
Esleitua: 
Yes
Estrategikoa: 
No
Kodea: 
0