Humanitate Digitalak eta Hezkuntza

IGARRITZ: euskarazko testu iragarpenerako web ingurune egokitua

Motrizitate mugatua duten ikasleek, garun paralisi batek sorturiko muga dutenek adibidez, tresna egokituak izaten dituzte testuak idazteko; esaterako, begiradaren jarraipeneko hardware bat, zeinarekin ordenagailuan letrak aukeratu eta sistemak iragartzen dituen hitzak aukeratu daitezkeen. Sistema hauek euskaraz idazteko baliabideak izaten dituzte, edo euskarazko hitz zerrendak sartuta iragarpenak aukeratzeko abagunea ematen dute. Edozein testu iragarpenen xedea da testua idazteko esfortzua murriztea, baita testu luzeagoak azkarrago idatzi ahal izatea ere.

ParlaMint II: Advancing Comparable Parliamentary Corpora Across Europe

The paper presents the results of the ParlaMint II project, which comprise comparable corpora of parliamentary debates of 29 European countries and autonomous regions, covering at least the period from 2015 to 2022, and containing over 1 billion words. The corpora are uniformly encoded, contain rich metadata about their 24 thousand speakers, and are linguistically annotated up to the level of Universal Dependencies syntax and named entities.

ParlaMint ES-PV

ParlaMint proiektua Europan eztabaida parlamentarioen corpus konparagarriak eta uniformeak sortzeko helburua da. Proiektuaren lehen fasean 17 corpus osatu dira, bigarren fasean, aldiz, corpusaren denbora-tartea handitu, herrialde eta eskualde autonomo berrietarako corpusak gehitu, corpusak ingelesera itzulitako bertsio automatikoa eskaini eta metadatu osagarriak dituzten corpusak eta corpusaren erabilgarritasuna hobetu da.

Adimen Artifizial eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedra

Adimen Artifizial eta Hizkuntza Teknologiako HiTZ Katedrak asmo handiko programa du, eta bere helburuen artean hizkuntzaren teknologia lidergoa indartzea da, gure herria abangoardia teknologikoan kokatuz. Horretarako, bi oinarri ditu: batetik, UPV/EHUko HiTZ Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroaren bikaintasun zientifikoa eta irakaskuntza arloan, UPV/EHUko Informatika Fakultatearekin lankidetzan.

Pages

Subscribe to RSS - Humanitate Digitalak eta Hezkuntza