Tesi internazionala

Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara: azterketa eta tratamendu konputazionala // Verb+Noun Multiword Expressions: A linguistic analysis for identification and translation

Unitate Fraseologikoak (UFak) hizkuntzek bere-bereak dituzten hitz-konbinazio idiomatikoak dira. Hizkuntzaren Prozesamenduko (HPko) tresnek kalitatezko emaitzak izan ditzaten, beharrezkoa da halakoak ondo tratatzea, baina lan horrek hainbat zailtasun ditu; besteak beste, hitzez hitzeko itzulgarritasun eza. Tesi-lan honetan, aditza+izena motako UFen azterketa linguistiko bat egin dugu, halakoek HPren alorrean sortzen dituzten bi arazo garrantzitsuri aurre egiten laguntzeko: batetik, corpusetan UFak automatikoki identifikatzeari, eta bestetik, UF horiek gaztelaniaren eta euskararen

Euskarazko denbora-egituren azterketa eta corpusaren sorrera / Analysis of Basque temporal constructions and the creation of a corpus

Ikerketa-lan honetan euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan lehen urratsak egin ditugu. Horretarako, beste hizkuntzetan egin diren lanetan eta euskarazko denbora-egituren analisi linguistikoan oinarritu gara. Informazio hori baliatuta, euskarazko denbora-egiturak automatikoki tratatzeko ezaugarri linguistiko esanguratsuenak identifikatu ditugu eta horiek kodetzeko EusTimeML markaketa-lengoaia sortu dugu. Era berean, EusTimeMLri jarraituta denbora-informazioa eskuz etiketatuta duen EusTimeBank corpusa sortu dugu.

RSS - Tesi internazionala-rako harpidetza egin