HP eta ordenagailuz lagundutako ikasketa

Idatzizko eta ahozko hizkuntza-irakakuntza online

Helduek eta gazteek testuinguru digitalean hizkuntzak nola ikasten duten azaldu eta gero, kapitulu honetan, hizkuntzen irakaskuntzan konpetentzia digitalek eta baliabide multimodalek duten garrantzia azpimarratuko dugu eta ingurune digitalak ekar ditzakeen zenbait abantaila nabarmenduko ditugu idatzizko eta ahozko komunikazioan. Lehendabizi, hizkuntzak irakasteko on-line inguruneak aipatuko ditugu (1. azpiatalean). Ondoren, on-line ikastunitateen diseinua eta pedagogiak deskribatuko ditugu (2. azpiatalean).

Euskaraz i(ra)kasteko baliabideen eta tresnen garapena: aukerak eta mugak, hizkuntza-teknologietatik begiratuta

Hitzaldi honetan euskararen ingurune digitala elikatzeko, gaur egun arrakasta duten aplikazio eta garapen batzuk euskarara egoki daitezkeen argitzeaz gain eta erraz eta aukera asko eman ditzaketen tresna batzuk aurkezteaz gain, horien adibide batzuk ere ikusiko ditugu, zelan baliatu daitezkeen hobeto ulertzeko.

Orriak

RSS - HP eta ordenagailuz lagundutako ikasketa-rako harpidetza egin