Ikasleek ikasketa-maila bakoitzean izan beharreko laburpen-gaitasuna ondo zehaztuta izatea oso garrantzitsua da irakasleak ikasleak ulertu duena sakontasunez jakiteko eta feedback egokia emateko; tamalez, beharrizan horri ez zaio behar bezala erantzuten. Horri buelta emateko, laburpenak lantzeko proposamenak egiteaz gain, nahitaezkoa da proposamen horiekin ikasleek nola jardun duten ondo aztertzea eta emaitzak biltzea, horrek emango baitigu ikasleek ikasketa-maila bakoitzean laburpenak biltzen dituen trebetasunetan izan beharreko maila zehazteko bidea.