Others

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Aurkari eta kontrako asko ditu teknologiak oraindik orain hezkuntzan; horrez gain, oraindik egiteko asko dago eta era anitzeko arazo ugari dakarzkio. Eta hala ere, azken urteotan izandako teknologiaren garapenak ia guztion eguneroko bizimoduan era guztietako aldaketak eragin ditu: lanean, aisialdian, hedabideetan, salerosketetan eta komunikazioan, besteak beste. Hezkuntza aldaketa horietatik aparte izan ez bada ere eta gaur egun irakaspraktika ugarik teknologiaren beharra badu ere, orain da unea ikuspuntu kritiko batetik teknologiak eta hezkuntzak bat egiteko.

Weighted finite-state transducers for normalization of historical texts

This paper presents a study about methods for normalization of historical texts. The aim of these methods
is learning relations between historical and contemporary word forms. We have compiled training and test
corpora for different languages and scenarios, and we have tried to read the results related to the features
of the corpora and languages. Our proposed method, based on weighted finite-state transducers, is com-
pared to previously published ones. Our method learns to map phonological changes using a noisy channel

Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko, aldatzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan

Lan honetan Martin Txiki eta Basajaunak ipuinaren irakurketa ozen esanguratsuak talde zehatz bateko haurren hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunean izan duen eragin zuzena aztertu da, beren beregi diseinatutako esku-hartze eta ikerketa baten bidez. Zehatzago, ipuina bizkaierara moldatu da eta Mungiako Legarda HLHI ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gela batean irakurri da, horrek haurrek duten euskalkiaren ezagutzan eta egiten duten erabileran duen eragina aztertzeko. Esku-hartzea egiteko lan moldea konstruktibismoan oinarritu da.

Pages

Subscribe to RSS - Others